euskaraespañol

Saltillok ateak irekiko dizkie bisitariei Donibane Lohizunen

Noiz eta non

Noiztik: 2015/08/22 Noiz arte: 2015/08/21, 10:00 - 09:32

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko eskola-ontziak Kantauri itsasoko ertzetik egiten ari da itsasaldian

Saltillok, UPV/EHUko eskola-ontziak Donibane Lohizunera jarraitzen du bere ibilbidea. Gauean, ipar Euskal Herriko kostaldean porturatuko da eta 19:30etan Donibane Lohizuneko udalak harrera egingo die Mikel Lejarza kapitainari eta 12 ikasleei (UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko ikasleak). Izan ere, Iparraldeko udalak azken hiru urtean egin die abegia. Halaber, asteburuan, hilak 22 eta 23, belaontziko ateak irekita egongo dira bisatatzeko, goizean 10:00-13:00ren bitartean eta arratsaldean 15:00-19:00ren artean. Hala, nahi duten guztiak igo ahal izango dira eskola-ontzira.

Antzinako belaontziak duela hiru egun hasi zuen ohiko udako itsasaldia Kantauri itsasoko ertzetik, eta lehenego geraldia Lekeitioko kaian egin zuen Saltillok. Hurrengoa, Donibane Lohizunen egon ondoren, Gipuzkoako kostaldian izango da, hain zuzen ere, abuztuaren 25ean Getarian.

Gainera, Saltilloren udako itsasaldiaren hurrengo egunak hauek izango dira:

  • Abuztuak 26 Getaria – Donostia
  • Abuztuak 27 Ate irekiak Donostian
  • Abuztuak 28 Donostia – Hondarribia
  • Abuztuak 29-30 Ate irekiak Hondarribian
  • Abuztuak 31 Hondarribia – Mutriku
  • Irailak 1 Ate irekiak Mutrikun
  • Irailak 2 Mutriku – Bermeo
  • Irailak 3 Ate irekiak Bermeon
  • Irailak 4 Bermeo – Santurtzi

Saltilloren historia


Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.

Antzinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 12 ikaslek daude nabigazio praktikak egiten. Ekimen honen helburua, gizarteari bela mundua hurbiltzea eta belaontzi hau ezagutzera ematea da.