euskaraespañol

Eguneko irudia

Steve Wynn-en kontzertua Unibertsitate pabilioian

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/14 Noiz arte: 2015/10/13, 19:00 - 10:19

Irudia

Deskribapena

Asteazken honetan, urriak 14, arabar campuseko Unibertsitate pabilioian Steve Wynnen kontzertua izango da 19.00etatik abiatuta, ehukultura programazioko jardueren barruan.

Hilabete bat Europan barrena bira arrakastatsua egin ondoren, Steve Wynn-ek bakarka egingo du lehenengo bira penintsulan. Birak ‘Solo electric' izenburua du, eta horixe bera da, Steve gorputz kofadun Gibson batekin, anplifikadore bat eta haren ahotsa. "Bira akustiko askotxo egin ditut azken urteotan bakarrik eta mundu osoan barrena. Halere, oraingo erronka honekin nire musika desmuntatu eta hurbilago nago abestietatik eta entzuleengandik. Hainbatetan gogoan izaten dut ez naizela fokie bat, rocka nahi dudala eta nire historia musikala bolumen eta adrenalinarekin uztartuta dagoela". Bira esklusiboa da. Izan ere, kontzertu bakoitza desberdina da eta 500 CDeko edizio mugatua izango da Dream Syndicate-ko lider zaharraren jarraitzaileentzat.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.