euskaraespañol

Hitzaldia: 'Asiatik datorren liztorra'

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01/12 Noiz arte: 2016/01/08, 19:00 - 08:26

Irudia

Deskribapena

Asteartean, urtarrilak 12, 19:00etan, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan (-2 solairua),  UPV/EHUko Artropodoen Zoologiako katedradunak, Juan Carlos Iturrondobeitiak, ‘Asiatik datorren liztorra' hitzaldia emango du, eta ondoren, mahai-ingurua egingo da. Ekitaldi hau Zientziateka izeneko programaren baitan antolatuta dago. Zientziateka hilean UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrera doanekoa da,  aretoaren edukiera agortu arte.

2006an vespa velutina izeneko liztorra iritsi zen Europara eta harrez geroztik Frantzian eta Iberiar penintsulako ipar-ekialdean barrena hedatu da. Inbasio honek bi ondorio ekar ditzake. Lehena ekologikoa da, Asiako liztorra erleak harrapatzeaz gain beste polinizatzaile askoren harraparia izan daitekeelako, eta horrek biodibertsitatea murriztu dezakeelako. Bigarren efektua ekonomikoa izango litzateke, intsektu honek galera izugarriak sortu bait ditzake ezti-erleen kolonietan.