euskaraespañol

Hartz txikien Ospitalea

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/25 Noiz arte: 2016/02/16, 15:00 - 12:22

Irudia

Deskribapena

Umeek gaixotasunari beldurra galduko diote  Medikuntzako ikasleen laguntzarekin

Astelehenean, asteartean eta ostegunean otsailak 22, 23 eta 25, 15:00etan, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatean (Montevideo etorbidea, 8. Bilbo), Hartz Txikien Ospitaleak ateak irekiko ditu 149  umek euren peluxezko hartzak osatu eta mantal zuriari beldurra gal diezaioten. Bost urte jarraian egindako ekimen hori Aviem Asociación Vasca de Intercambios de Estudiantes de Medicina elkarteak antolatu du, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Pediatria Sailarekin eta Basurtuko Unibertsitateko Ospitalerekin elkarlanean.

Arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara arte, Medikuntzako ikasleek 149 haur artatuko dituzte , euren peluxezko panpinen mediku bihurtuko direnak. Ekimen horretan hauek hartuko dute parte:

  • Astelehenean, hilak 22, Barakaldako Nuestra Señora de Begoña ikastetxeko, 4 eta 6 urteren arteko dituzten 53 ikasle
  • Asteartean, hilak  23, Bilboko Fátima ikastetxeko  4 urte dituzten 42 ikasle
  • Ostegunean, hilak  25 , Bilboko Artxandepe ikastolako 4 urte dituzten 54 ikasle

Umeak panpina gaixoekin ailegatuko dira Basurtuko Unibertsitate Ospitalerantz.  Kontsultan, peluxeak aztertuko dituzte eta, gaixotasuna diagnostikatu ondoren, sintomen historia klinikoa idatziko dute. Segidan, ospitaleko sailetatik (Erradiodiagnostikoa, Larrialdiak, Oftalmologia eta Kirurgia) ibiliko dira eta operazio-gelan ebakuntza egingo diete peluxeei.

Jarduerak iraun bitartean mediku jarduteaz gain, ikasleek oinarrizko nozioak ikasiko dituzte elikaduraz, txertoez eta haginen osasunaz, haurtzaroan bertan ezartzeko ohitura osasungarriak. Ikasleekin batera, egun bakoitzean UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 25 ikaslek hartuko dute parte ekitaldian.

Hartz txikien Ospitalea ekimenaren helburu nagusia hau da: haurrei erakustea gaixotasunak eta sendotzeko prozesuak ohikoak direla, eta ez dutela esperientzia kaltegarriak izan beharrik. Horrela, amantala zuriarekin, izpi-makinarekin edota kirurgilari jantziarekin ohi daitezke eta hurrengo bisita medikuarenera ez da hain traumatikoa izango.

Argazki-oina:  2015 urtean, Hartz txikien Ospitaleko 4. edizioa. (Mikel Mtz. de Trespuentes. UPV/EHU)