euskaraespañol

Gaurko irudia

Zientziarekiko otorduak Lascarayn

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/24 Noiz arte: 2016/02/19

Irudia

Deskribapena

Asteazken honetan, otsailak 24, 13.30etan, ‘Zientziarekiko otorduak Lascarayn' burutuko da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzietarako aretoan. Oraingo honetan Ander Matheu doktorea, Biodonostia institutuko onkologia zelularra ikertaldeko burua izango da hizlaria ‘Erreminta berberak erabili al dira minbiziaren eta zahartzearen aurka?' izeneko hitzaldia emanik.

Ander Matheu 2011 urtearen amaieran hasi zen Biodonostia institutuan talde buru gisa, Carlos III.a osasun institutuaren Miguel Servet motako kontratu batez saritu zutelako. Diziplina anitzeko hamalau pertsonak osatutako talde baten buru da, horietatik 7 Biodonostia institutuan ari diren ikertzaileak dira eta beste 7an klinikoak dira Donostiako unibertsitate ospitalean, Onkologikoan eta Osatek SA Donostia unitatean. Bere taldearen interesen barruan sartzen dira zelulen heterogeneotasuna eta plastikotasuna arautzen dituzten mekanismo molekularren ulertzea, mekanismook minbiziaren eta zahartzeko prozesuetan duten eginkizuna eta prozesu hauek atzeratzeko modulu farmakologikoak nola osatu.

Zientziarekiko Otorduak Lascaray Ikerguneak aldian aldi antolatutako jarduera bat da. Ekitaldi horietan ikertzaile gazteek beren esperientziak eta beren posizioa sendotzera eraman dituzten estrategiak partekatuko dituzte, bai eta beren ikerketa ildo garrantzitsuenak aurkeztu ere. Jardueraren jasotzaile dira, ikerkuntzan eta garapenean interesatutako ikasleak, prestakuntzari ekiten dioten ikertzaile gazteak, prestakuntzan ari diren ikertzaile gazteak, finkatutako ikertzaile gazteentzat, ikertzaile nagusientzat eta ikerketa taldeetako arduradunak eta, oro har, irakasle/ikertzaileak.