euskaraespañol

‘Expedición Malaspina: 42.000 millas de viaje submarino', Iñigo Azuaren hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/24 Noiz arte: 2016/02/22, 19:00 - 15:22

Irudia
Malaspina Espedizioa

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 24, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan (-1 solairua),  Iñigo Azua UPV/EHUko Mikrobiologiako ikertzaile eta irakasleak, ‘Expedición Malaspina: 42.000 millas de viaje submarino" (Malaspina espedizioa: 42.000 milia ur azpitik) izenburudun hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du.

Itsas azpiko munduan gauza ezezagun asko dago oraindik ere. Giza jarduerek itsas azpian duten eragina, haren bioaniztasuna, hondoan gertatzen diren prozesuak eta haiek ozeanoen funtzionamenduan duten eragina zehatz eta mehatz ezagutzeko jarri zen abian 2010ean "Malaspina zirkumnabigazioko espedizioa: Aldaketa globalaren eta ozeano globalaren bioaniztasunaren azterketa", diziplina-arteko ekimen zientifikoa, non 250 zientzialarik baino gehiagok hartu zuten parte.

Horietako bat Iñigo Azua da, UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, zeinak hitzaldi hau eskainiko duen. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira otsailaren 1etik aurrera. Sarrera doan da.