euskaraespañol

Prestakuntza osatze aldera 75 tituludunek praktika profesionalak egingo dituzte Europako enpresetan

Noiz eta non

2016/02/24 2016/02/24, 10:30 - 12:01

Irudia
Epez bekek 10 urte bete dituzte

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 24, 10:30etan, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Zubiria Etxean (Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), prestakuntza bilera bat egingo da EPEZ Beken X. edizioaren bidez Europako hainbat hiriburutan kokatutako enpresetan beraien prestakuntza osatuko duten UPV/EHUko 75 tituludunekin.

Beka hauen helburua, lan merkatuari arrakastaz aurre egin ahal izateko behar diren gaitasunak garatuz ikasleen perspektiba profesionalak hobetzea da. Bekadunek atzerriko egonaldiaren kostu nagusiak finantzatuta izango dituzte: bidaiak, aseguruak, prestakuntza, ostatua, gestioa eta antolakuntza… Edizio honetan, lan-praktikak Erresuma Batuko, Irlandako, Austriako, Txekiar Errepublikako, Italiako… enpresetan burutuko dira.

Egonaldiak 12 astekoak izango dira eta martxoa eta ekaina bitartean burutuko dira. Martxoak 2rako programatu dira lehenengo irteerak.

Parte hartzaileak enpresa batean hasiko dira lanean unibertsitatean ikasi duten guztia praktikan jarriz. Gainera, enpresek beraien esku jarriko duten tutore baten aholkularitza ere izango dute. Halaber, bai hasieran bai bukaeran azterketa bat egin beharko dute abegi herrialdeko hizkuntza ezagutzaren aurrerapenak ezagutzeko. Ildo horretan, egonaldian zehar hizkuntzaren hobekuntza online ikastaroak burutuko dituzte.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/epez-x-erasmus-