euskaraespañol

Ezagutzaren kudeaketari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/06 Noiz arte: 2016/04/04

Irudia
Klaus North

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 6, 12:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian (Lehendakari Agirre 81, Bilbo - Sarriko), Klaus North Wiesbaden Business School-en (Alemania) Enpresen Nazioarteko Administrazio katedradunak hitzaldi bat eskainiko du ‘Ezagutzaren kudeaketa' izenburupean.

Bere hitzaldian, North-ek ekintzailetza proiektu baten arrakasta aukerak handitzeko  erabiltzen diren zazpi oinarri aztertuko ditu, bere bideragarritasuna aztertzeko erabilgarriak ere badirenak. Edozein motatako ekintzailetza proiektu bat aurrera eramateko ikasketa prozesu bat beharrezkoa bada, laborategi batetik edo ikerkuntza proiektu batetik merkatura bideratzeko merkatu horiek ezagutzea beharrezkoa da, bezeroak, administrazio arauak eta finantza interesak.

Darmstadt-eko unibertsitatean (Alemania) Ingeniari mekaniko  eta Ergonomia eta Industri Ingeniaritzan doktore bada ere, bere ibilbidean zehar kalitatearen arloan Eusko Jaurlaritzako aholkularia izan da, eta baita ere Latino Amerikako Lanaren Nazioarteko Erakundean (LANE) funtzionarioa eta Ginebrako egoitzan, erakunde honetako enpresa kudeaketa programen arduraduna.