euskaraespañol

Geoloeguna 16 Araba

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/07 Noiz arte: 2016/05/03, 09:00 - 15:35

Deskribapena

Larunbat honetan, maiatzak 7, Geoloeguna ospatuko da, gizarteari geologia eta geologoaren lanbidea gerturatu eta azaltzeko jarduera izanik. Funtsean, geologoek gidatutako kanpoko txangoa da, erabat dohainekoa eta jende guztiari irekitakoa.

Aurtengo ibilbidea Delika, Kuartango, Lakozmonte edo Artatza eta hauen arteko mendilerroetan barrena (Arkamu eta Gibijo) egingo da. Erliebearen eboluzioaren adibide eta eredu esanguratsua ezagutu besterik ez da helburua, arroka eta arabar sektore horretako berariazko egiturekin duen erlazio estua aztertuz. Jarduera behar bezala egin ahal izateko, gomendagarria da arropa eta oinetako egokiak eramatea.
Ibilbidean eman beharreko azalpenak Luis Eguiluz, Alberto Bandrés, Rut Jiménez eta Josu Junguitu UPV/EHUko irakasleen eskutik egongo dira, bertatik bertara egingo zaizkien galderak erantzungo dituztela.

Informazioa eta izen-ematea
Izena eman 945014541 telefonoan edo (luis.eguiluz@ehu.es) helbide elektronikoan.
Izena emateko azken data: maiatzak 6. Plaza mugatuak.
Txangoa 09.00etan abiatuko da unibertsitate campuseko Elurreta ikasgelategiko aparkalekutik.
Informazio gehiago Espainiako Elkarte Geologikoaren web gunean: http://www.sociedadgeologica.es/divulgacion_geolodia.html