euskaraespañol

Krisiak ziklo sozialen baitan edo ziklo sozial kritikoak

Noiz eta non

2016/05/12 2016/05/12, 15:30 - 17:30

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 12, 15:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘IV. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' ekimeneko zortzigarren saioa eta azkena burutuko da. Oraingoan, hitzaldia, Sara Lallana del Rio, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea eta Gizarte Segurantzako irakasleak eskainiko du, ‘Crisis durante los ciclos sociales o ciclos sociales críticos' (Krisia ziklo sozialen baitan edo ziklo sozial kritikoak) izenburupean.

Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi eman dira jardunaldiotan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertu dituzte. Saioa 15:30etan hasiko da eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.