euskaraespañol

Eguneko irudia

'Oroimenaren lekuak eta lekukoak' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/14 Noiz arte: 2016/06/13, 11:30 - 15:25

Irudia

Deskribapena

Asteartea, ekainaren 14an, 11:30etan, Etxepare Euskal Institutuan (Tabakalera), Donostian, Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikerketa Taldearen ekimenez UPV/EHUk argitaratu berri duen 'Oroimenaren lekuak eta lekukoak. Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak versus kontaera historiko-politikoa' liburuaren aurkezpena egingo da.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Lourdes Otaegi, liburuaren argitaratzailea
  • Izaro Arroita, liburuaren argitaratzailea
  • Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria

Gerra Zibilaren harira Euskal Herrian zabaldu diren diskurtso mota ezberdinak aurrez aurre jartzea da monografiko honen asmoa, Josu Erkoreka, Ludger Mees, Joxean Fernandez, Inazio Mujika Iraola, Pio Perez, Lourdes Otaegi, Mari Jose Olaziregi, Izaro Arroita, Mikel Ayerbe, Daniela Bister, Alexander Gurrutxaga eta Gorka Mercero egileen testuak bildu dituena. Hauetako egile batzuk ere prentsaurrekoan izango dira - aipatutakoez gain-.