euskaraespañol

Eguneko irudia

Itsasoko Lan-zuzenbideari begirada bat

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/13 Noiz arte: 2016/09/15, 09:30 - 14:00

Irudia
Itsasoko langileak

Deskribapena

Asteartean, irailak,13, 9:30ean, Bizkaia Aretoan  hasiko dira UPV/EHU antolatu dituen itsasoko lan-zuzenbideari buruzko jardunaldiak. Mintegi batek eta europar kongresu batek osatzen dituzte jardunaldiak, non itsasoko lanari buruzko legeen arazoak aztertuko dituzten, bai gaurkoak bai gerokoak.

Irailaren 13ko mintegian Maritime Work Watch Ikerketa Sarea aurkeztuko da. Sare horrek Itsasoko Lan-zuzenbidea gaietan adituak bilduko ditu, zeinek itsasoan lan egiten duten pertsonen lan- eta bizi-baldintzak ikertuko dituzten. Besteak beste, hauek egongo dira: Cleopatra Doumbia-Henry, World Maritime Unibertsitateko errektorea eta Patrick Chaumette, Nanteseko Unibertsitateko katedraduna eta ERC-Human Sea proiektuaren ikertzaile nagusia. Bestalde, Olga Fotinopoulouk, UPV/EHUko irakasleak, zuzendutako mintegian, adituek aztertuko dituzte arrantzaleen lan-harremanak mundu globalizatu batean eta petrolio-plataformetako, laketontzietako eta portuetako lana.

Bestalde, asteazkenean eta ostegunean, hilak 14 eta 15, ECLMR-European Colloquium of Maritime Law Research IX. Kongresua egingo da, Bizkaia Aretoan ere. Europar analistek nazioarteko zuzenbideko arautegiaz egingo dute gogoeta, hain zuzen ere, itsas-pribilegioaz, hipoteken kudeaketaz eta ontzien beharrezko salmentaz.

Argazkia: Saltillo, Eskola Ontzia. UPV/EHU