euskaraespañol

‘Lotura materiala' zeramika erakusketa

Noiz eta non

  • Noiztik: 2016/09/19, 18:30
  • Noiz arte: 2016/10/04, 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Irailaren 20tik urriaren 4a bitartean, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbo), Lotura materiala erakusketa bisitatu ahal izango da.

Lotura materiala UPV/EHUko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterreko 2015/2016 ikasturteko ikasleena da. Erakusketa honen lotura da materiala eta haren formak, ezin zitekeen bestela. Proposamen bakoitza era erradikalean barruratzen da bere desio narratiboetan eta batere bateratua ez den munduaren adierazpen formaletan. Erakusketan materialaren agerpen fisikoa oinarri garrantzitsuenetako bat izan da eta haren gainean ikasleek artelanak eraiki dituzte. Haietako batzuentzat beren hizkuntz materikoaren oinarriak ezartzeko azalera formala izan da, pertzepziozko hurbiltze batera gonbidatuz harreman bisual bereziak sortzeko.

Erakusketaren irekiera irailaren 19an 18:30etan ospatuko da.