euskaraespañol

Gizarte desberdintasunaren arkeologia Erdi Aroko Europan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/22 Noiz arte: 2016/09/20, 09:00 - 10:58

Deskribapena

Irailaren 22 eta 23an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan Erdi Aroko Europako arkeologiari eskainitako nazioarteko eztabaida garatuko da, ‘Gizarte desberdintasunaren arkeologia Erdi Aroko Europan' izena harturik.

Eztabaida honen bidez, jorratu nahi dira Mendebaldeko Europan Erdi Aroko gizarte goiztiarren desberdintasun sozial eta politikoen ikerkuntzak eta ikasketak planteatzen dituzten erronka teorikoak. Aztergai izango da nagusiki baserri inguruko komunitateen arkeologia. Ikusmolde tradizionalek pobre eta ezegonkor gisa definitu ohi dituzte, ekonomia autosufiziente baten baitan, nekazaritza baino abeltzaintza lehenetsita. Hala ere, egun, azken urteotan lortutako ebidentzia arkeologikoak hankaz gora jarri du irudi hori. Komunitate hauek beste ikuspuntu zehaztuago batetik aztertzen ari dira orain, kasuan kasu, herrien agerpena, tokian tokiko eliteen osaera, sare sozio politiko eta estatuaren sorrera, nekazaritza ekoizpenaren eta identitateen eginkizunen trinkotzea eta bestelako estrategiak desberdintasun sozialen legitimazioan.