euskaraespañol

Hitzaldia: 'Los misterios de los frescos de Pompeya'

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/05 Noiz arte: 2016/11/04, 12:00 - 13:55

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Larunbatean, azaroaren 5ean, 12:00etan, Bizkaia Aretoan, Bilbon, Pompeya (Italia) arkeologia-lekura egindako azkeneko espedizioetako ikerketak azaldu eta erakutsiko dituzte UPV/EHUko APUV–Analytica Pompeiana Universitatis Vasconicae (IBeA Ikerketa Taldea, Kimika Analitikoa saila) proiektuko kide diren Hector Morillas, Iker Marcaida, Maite Maguregui, Marco Veneranda, Nagore Prieto eta Silvia Fernández ikertzaileek, hala nola pigmentuen analisi kimikoak, eraikuntza-materialak eta abar, "Los misterios de los frescos de Pompeya: Lo que el Vesubio no consiguió destruir. ¿Qué nos aporta la Química Analítica? (Ponpeiako freskoen misterioak: Vesubiok hondatu ezin izan zuena. Zertan laguntzen digu Kimika Analitikoak?)" izeneko hitzaldian.

79. urtean, Vesubio sumendiaren eztanda bortitz batek Pompeya eta bertako biztanleak lurperatu zituen. Hiriaren hondarrek ezusteko ugari ematen jarraitzen dute gaur egun ere. Hitzaldian, irudi, bideo eta ikertzaileen euren azalpenen bidez, UPV/EHUko ikerketa-taldea Pompeyan egiten ari den lana erakutsiko dute; izan ere, Pompeya hiri arkeologikoak oraindik gordeta dituen "misterioak" argitu nahian dabiltza, besteak beste, zer pigmentu erabili zituzten erromatarrek beren etxeak apaintzeko mural. Halaber, bertaratzen direnen aukera izango dute Pompeyara bertara eramaten dituzten analisi kimikorako ekipamendu/tresna ez-suntsitzaileak eta eramangarriak (Raman espektroskopia, X izpiko fluoreszentzia eta abar). Zientziaren Astearen barruan antolatu du UPV/EHUk hitzaldia.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.

Egitaraua: Bost solasalditan banatuta egongo da hitzaldia

  • 12:00 IBeA ikerketa-taldearen eta APUV-Pompeya ikerketa-lerroaren aurkezpena, Silvia Fernándezek eta Maite Magureguik
  • 12:05 Pompeya arkeologia-lekuaren historia laburra, Marco Venerandak
  • 12:15 APUVen historia 2008-2009tik 2016ko espedizioraino, Maite Magureguik
  • 12:45 Nola margotzen zituzten erromatarrek hormak? Zer pigmentu erabili zituzten? Pigmentu bat kolorez alda daiteke?, Iker Marcaidak eta Hector Morillasek
  • 13:15 Pompeyako hormen patologiak eta kalteak: gatzak, bio,… Zer ari da gertatzen?, Nagore Prietok eta Marco Venerandak

 

Informazio guztia zientzia-astea.eus webgunean.