euskaraespañol

Hitzaldia: ‘La economía del futuro y sus fábricas'

Noiz eta non

2016/11/17 2016/11/17, 16:00 - 18:00

Kokapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko C mintegia izango da, 3. Solairuan, ‘La economía del futuro y sus fábricas' hitzaldia azaroak 17an, 16:00etatik 18etara bitartean. Hizlaria Alberto Alberdi Larizgoitia izango da, Eusko Jaurlaritzako ekonomialaria, hain zuzen.

Dagoeneko martxan da INNOLAB: Innovación, Cambio, Complejidad ikerketa taldeak antolatzen duen "Fábricas del Futuro" mintegi-laborategiaren III. Edizioa. Mintegia 2013-2014. Ikasturtean abiatu zen, diziplina arteko hausnarketa eremua bilakatzeko helburuarekin eta eztabaida eta kritikaren bitartez egungo eta etorkizuneko erronka sozio-ekonomiko nagusienei aurre egiteko asmotan. Ordutik hona, 20 inguru izan dira mintegian aurkeztutako ponentziak eta 150 pertsona ingururen partehartzea lortu da. Hizlarien artean, erakunde publikoetako ordezkariak, enpresetan ardura duten pertsonak eta akademikoak izan dira, beren jardueran aurkitzen dituzten erronka garrantzitsuenei aurre egiteko garatzen dituzten tresnen inguruko esperientzia partekatzen dutelarik.

Lau dira mintegiak dituen helburu nagusiak: i) etorkizuneko ingurune produktiboei buruzko ezagutza erabilgarria sortzea: multidimentsionala, poliedrikoa, diziplina-artekoa; ii) oinarrizko ezagutza garatu jakituriazko ekarpenen bitartez eta eztabaida irekian garatutako edukiak jasoaz; iii) ikasketarako erlazioak sortzea, ezagutza partekatuz sortzen den esperimentazioa erabiliaz; iv) ikerlari sare bat bultzatzea, ikerketa proiektuak indartu eta garatzeko asmoz.

"Fábricas del Futuro" mintegi-laborategia 2016-2017 ikasturtean zehar

Mintegia Ander Gurrutxaga irakasleak koordinatzen du. Soziologian Katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco.

2016-2017 ikasturtean zehar mintegi-laborategiak 8 saio izango ditu, hauetan beste hainbeste ponentzia aurkeztuko dira eta eztabaidarako denbora eta aukera eskainiko da. Ekarpen hauen bitartez aldaketa soziala, garapen sozio-ekonomikoa eta eraldaketa instituzionalaz eztabaidatu ahal izango da gizarte zientzietako ikuspegiaren bitartez. Edizio honen baitan gai desberdinak jorratuko dira, hala nola, hiri-guneetako marketina eta hirietako marka irudia, kirol-industriaren hedapena, esperientzia industrien garapena edota enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea izango dira eztabaidagai, guztiak ere gizarte ezagutzaren ikuspegitik landuak.

Mintegiak hiru astean behin ospatuko dira, 2016ko urria eta 2017ko maiatza bitartean eta ordutegia ostegunetan 16h eta 18h bitartean finkatua dago.

Mintegiaren idazkaritza teknikoa Auxkin Galarraga irakasleak kudeatuko du, mintegien inguruko informazioa eta koordinazioa bideratuko dituelarik. Posta elektronikoaren helbidea honakoa da: auxkin.galarraga@ehu.eus