euskaraespañol

Elikadura jasangarriari buruzko jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/23 Noiz arte: 2016/11/21, 09:00 - 16:11

Kokapena

Bideokonferentzia gela - Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 23 dituela, 9.00etan hasita Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzia aretoan ‘Elikadura berri baterako ikerkuntza premiak' izeneko jardunaldia burutuko da elikadura jasangarriaren barruan.

Jardunaldi hau UPV/EHUren Soziologia II sailak eta Baserri Ikasketen Euskal Institutuak antolatu dute eta elikadura jasangarriari loturiko esperientziak agerrarazi nahi dira, gerora, arlo horretan behar diren ikerkuntza premiak eztabaidatu eta zehazteko.

Administrazio publikoko pertsonal teknikoa nola ikertzaile, irakasle edo beste edozein ditu helburuko jasotzaile, beti ere, interesik baldin badute nekazaritza eta elikaduraren ikerkuntzan. Kontutan hartuta elikagaiak ekoitzi, eraldatu eta kontsumitzeko prozesuan hainbat jakintza arlok parte eta esku hartzen dutela, ikerkuntza egiteko beharrak diziplina anitzen ingurukoak izango dira, hala nola, agronomia, albaitaritza, osasuna, elikagaien teknologia, nutrizioa, geografia, ekonomia, soziologia, marketina, zuzenbidea edo komunikazioa.

Izena emateko