euskaraespañol

Erromanikoaren jardunaldiak Araban

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/08 Noiz arte: 2017/03/07, 19:15 - 10:47

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 8, 19:15etan hasita Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian jarraipena izango dute Erromanikoaren I. Jardunaldiek Araban. Oraingo honetan Eukene Martínez de Lagosen esku egongo da hitzaldia ‘Perversas son las mujeres, hijos míos. La visión estereotipada de la lujuria en el imaginario medieval' ['Lizunak dira emakumeak, ene semeok. Lizunkeriaren ikusmolde estereotipatua Erdi Aroko iruditerian'] gaia hartuta.

Tituluak Testamentu Zaharreko pasarte bati egiten dio aipua eta aditzera ematen digu diskurtso patristikoak Erdi Aroko mendeetan garatu zuen emakumearen irudi berezia. Garaiko pentsamolde erlijiosoak emakumeak jotzen zituen bekatuaren zirikatzaile eta eragile gisa, xarmagarri eta erakargarri baitziren eta, batez ere, haientzat arriskuaren haragi-hezurrak zirelakoan. Ikusmolde berezi hori eta garaian sortutako irudirik adierazgarrienetako batzuk izango dira hitzaldiaren mamia.

Jardunaldi hauen antolaketaz arduratu dira Arabako Campuseko Esperientzia Gelak, Erromanikoen Lagunen Elkartea, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia saila eta ACAEXA/AEIKE (Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien elkartea). Honez gain, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak ere lagundu dituzte.