euskaraespañol

Geoloeguna 17 Araba

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/27 Noiz arte: 2017/05/06, 08:41 - 08:30

Deskribapena

Larunbat eta igande hauetan, maiatzak 6 eta 7 hurrenez hurren, Geoloeguna ospatuko da, gizarteari geologia eta geologoaren lanbidea gerturatu eta azaltzeko jarduera izanik. Funtsean, geologoek gidatutako kanpoko txangoa da, erabat dohainekoa eta jende guztiari irekitakoa.

Aurtengo ibilbidea Gaubeako haranean barrena egingo da, bertan baitira Valderejo eta San Zadornil-Gaubeako mendietako parke naturalak. Berrikuntza gisa, aurtengo 2017ko edizio honetan, ibilbideak bi jardunaldi erditan egingo dira (larunbatean Valderejon eta igandean San Zadornilen), egunero 12 bat kilometrotako oinezko ibilbidea eginik. Jarduera behar bezala egin ahal izateko, gomendagarria da arropa eta oinetako egokiak eramatea.

Ibilbidean eman beharreko azalpenak Luis Eguiluz, Josu Junguitu, Fernando Sarrionandia, Andoni Tarriño, Ruth Jiménez eta Alberto Bandrés UPV/EHUko geologo eta geomorfologoen eskutik egongo dira, bertatik bertara egingo zaizkien galderak erantzungo dituztela.

Informazioa eta izen-ematea

Izena eman luis.eguiluz@ehu.es helbide elektronikoan.
Izena emateko azken data: maiatzak 5. Plaza mugatuak eta dohainekoak.

Larunbateko txangoa, maiatzak 6, 08.30etan abiatuko da Gasteizko unibertsitate campuseko Elurreta ikasgelategiko aparkalekutik. Igandekoa, maiatzaren 7koa, San Zadornileko parketxetik abiatuko da 09:30etan.

Informazio gehiago Espainiako Elkarte Geologikoaren web gunean: http://www.sociedadgeologica.es/divulgacion_geolodia.html