euskaraespañol

Arabako Campusak ikasteko ikasgelak irekiko ditu etsaminen aldian

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/20 Noiz arte: 2017/07/14, 09:00 - 21:00

Kokapena

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Aurten ere, ikasteko aretoak irekiko ditu UPV/EHUren Arabako Campusak Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibañez Sto. Domingo, 1. 01006 Vitoria/Gasteiz). Aretook zabaltzeko datak bat etorriko dira etsaminen aldiarekin. Zehazkiago, ikasgelak 2017ko maiatzaren 20tik uztailaren 14ra bitartean egonen dira zabalik (biak barne).

Honako hauek izango dira gelak erabiltzeko ordutegiak:

- Astelehenetik ostiralera, 21.00etatik 24.00ak arte.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan, 9.00etatik 24.00etara.

Era berean, gogoratu beharra dago UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordetzak, hiritar guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoari irmo eutsita eta gainerako arabar erakundeek ikasleen zerbitzuan jarritako eskaintza sendoago izan dadin, ikasleen premiak hala eskaturik, ikasteko ikasgelak ere irekiko ditu Elurreta eraikinean ohiko ordutegiaren barruan, alegia,  astelehenetik ostiralera 8:00 eta 21:00 orduen bitartekoan.