euskaraespañol

Jardunaldia: Negozio ereduen sorrera

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/20 Noiz arte: 2017/10/16, 09:00 - 15:54

Kokapena

Bideokonferentzia gela - Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urriak 20, 9.00etan hasita, UPV/EHUren Arabako campuseko Lascaray ikerguneko ekitaldi aretoan INIZIA programaren jardunaldi berria egingo da, Bultzainek emana, 'Negozio ereduen sorrera' tituluaz.

Jardunaldian zehar, parte hartzaileek prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dituzte ulertzeko zer den negozio eredu bat, zertarako balio duen eta negozio ideiak analizatzeko gainerako tresnekin nolako erlazioa duen. Jardunaldi honek helburu du enpresa proiektuak merkatura irteteko arriskuak gutxitzea, lehenik garatu beharreko jarduera analizatuta, oinarriak jarriz aurreragoko merkatuko kontrasterako. Bestalde, parte hartzaile bakoitzaren negozio ideiari jardunaldian landutako kontzeptuak aplikatu nahi zaizkio, modu praktikoan eta berehalakoan, urteak joan urteak etorri enpresa iraunkor bat sorraraziko duen negozio eredu baliagarri bat sortzeari begira.

Mintegi hau INIZIA programaren barruan kokatzen da, Arabako enpresa eta berrikuntza guneak (BIC Araba) eta UPV/EHUren Arabako Campusak sustatuta, ekintzailetzari bultza egitea oinarri hartuta.

Informazio gehiago eta izenemateak: Euskadi Innova