euskaraespañol

Ikasleek etxetik ikastetxerako joan-etorria nola egiten duten ikerketaren aurkezpena

Noiz eta non

2017/12/19, 10:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteartea, abenduak 19, 10:00etan, Donostiako Udaleko prentsa aretoan, Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak eta UPV/EHUko Ingurumen Psikologiako irakasle César San Juanek aurkeztuko dute ikasleek etxetik ikastetxerako joan-etorria egiteko moduak gurasoen ikuspegitik aztertzen duen ikerlanaren emaitzak.

Ikerlanak sakon aztertzen ditu ikasleek etxetik ikastetxerako joan-etorria egiteko planak gurasoen ikuspegitik, bai eta ikastetxearen kokalekua ere eta, hortaz, hura etxetik hurbil edo urrun ote dagoen, oinez joateko ibilbiderik segururik al den, ibilgailu pribatua familia nukleoa beste leku batzuetara joateko ere erabiltzen duten eta abar.  Gainera, seme-alabei ezbeharren bat gertatzeko duten beldurra da aztertutako faktoreetako baten mamia.