euskaraespañol

Egungo Euskararen Hiztegiaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/03/14, 10:00

Kokapena

Lauaxeta Aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

'Egungo Euskararen Hiztegia' (EEH) proiektu erraldoia burutu berri da. Lana 2008. urtean abiatu zen, eta 15 urte behar izan dira bururatzeko. Onlineko hiztegi horren tamaina aldetik berebizikoa da, paperean argitaratuko balitz, kalkulatzen da 30 bat liburuki beharko liratekeela, 16.000 bat orrialde. Egungo Euskararen Hiztegian  70.751 sarrera, 251.153 adiera, 529.227 adibide eta 663.172 hitz multzo aurkitu daitezke.

UPV/EHUko Euskara Institutuak garatu du hiztegia eta euskara modernoaren hiztegirik zabalena izango da.

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
  • Pello Salaburu, UPV/EHUko Euskara Institutuko zuzendari ohia
  • Miren Azkarate, Euskara Institutuko zuzendari ohia
  • Itziar San Martin, Euskara Institutuko zuzendaria
  • Xabier Arauzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia
  • Ibon Sarasola, UPV/EHUko irakasle ohia, hizkuntzalaria eta euskaltzain emeritua