euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen graduazio ekitaldia (Gipuzkoa)

Noiz eta non

2024/05/17, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, maiatzaren 17ean, 18.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Donostian, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen 2022-2023 promozioko graduazio ekitaldia egingo da. Guztira 130 ikasleek jasoko dute diploma.

Ekitaldiaren buru izango da Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartuko du ere Ana Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinazio dekanordeak. Ekitaldian Miguel Trueba Elorza Gipuzkoan Rural Kutxako Zonako arduradunak, Nerea Treviño ikasle ohi eta ASPEGIko gerenteak eta Julen Galarza zein Irati Aguirre ikasleek hitz egingo dute. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak. Ekitaldiaren musika emanaldia Attrium Ensemble taldearen eskutik izango da.

EGITARAUA

  • Irekiera, Ana Berazaren eskutik, Fakultateko Gipuzkoako koordinazio dekanordea.
  • Jon Barrutiaren hitzak, Fakultateko dekanoa.
  • Miguel Trueba Elorzaren hitzak, Gipuzkoan Rural Kutxako Zonako arduraduna.
  • Nerea Treviñoren hitzak, ikasle ohia eta ASPEGIko gerentea.
  • 2022-2023 promozioko sari berezien banatzea eta Julen Galarza zein Irati Aguirre ikasleen hitzak.
  • Diplomak banatzea: XI. promozioko ‘Bikaintasunez graduatua’, Berlingo FHWeko eta Helsinkiko Metropolia University of Applied Sciences-ekin Titulazio Bikoitza eta ‘Nazioarteko intentsifikazio aipamena’ lortu dutenei.
  • Diplomak banatzea EAZko graduko XI. promoziokoei.
  • UPV/EHUn 25 urte lanean eman dituztenei aitortza.
  • Agustin Erkiziaren hitzak, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
  • Attrium Ensemble taldearen emanaldia.