Duque ministroak beren karrera amaierako sariak eman zizkien Mikel Artetxe eta Josué Tonelliri

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/21

Zientzia, Berrikuntza eta Uniberstsitateetako ministerioren argazkiak

Mikel Artetxe Zurutuza, Informatikaren Ingeniaritzako graduduna, eta Josué Tonelli Cueto, Matematikako graduduna, dira karrera amaierako lehenengo sari nazionalak irabazi dituzten UPV/EHUren 2013-2014 ikasturteko bi titulatuak. Zientzia, Berrikuntza eta Uniberstsitateetako ministro Pedro Duquek eman zizkien saria astelehenean, azaroak 19, Madrilen, Musika Entzunareto Nazionalean. Sari hauek aitortzen dituzte ikasketak bikaintasunez egin dituzten ikasleak. Tonellik eta Artetxek eskuratu zituzten 57 lehen sarietatik bi, 3.300 euroz hornituak. Gainera, Farmaziako lizentziatua den Blanca Pérez del Palomar Asínek 2.650 euroko bigarren sari bat irabazi du.

Erlazionatutako albisteak

UPV/EHUko ikasleek Hezkuntzako Ministerioaren karrera amaierako lehenengo sari bi eta bigarren bat irabazi dituzte