-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
KSIgune Konexioak #TOPAKETA
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/05/12, 09:30
Kokapena
Ensanche eraikina
Plaza del Ensanche 11. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
KSIgunek, Euskadiko Kultura eta Sormen-Industrien Klusterrak, KSIgune Konexioak #TOPAKETAren lehen edizioa egingo du maiatzaren 12an, 9:30etatik 13:00etara, Bilboko Ensanche Eraikinean.
UPV/EHUko ikasle, irakasle eta ikertzaileek, kultura- eta sormen-sektoreetako erakundeekin batera, “matchmaking” saio batean parte hartu ahal izango dute. Dinamika honen helburua fakultateak eta erakundeak batzea da, elkar ezagutzeko eta ekimen zehatzetan lan egiteko.
Proiektuak KSIgune Konexioak deialdiaren III. Ediziora aurkeztu ahal izango dira; Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak, Irakasgaietako lan kolektiboak eta Ikerketa Taldeen proiektuak finantzatzen duena.
Ikaslea, irakaslea edo ikertzailea zara hurrengo fakultateetako batean? Eman izena eta aurkitu enpresa-bazkide bat zure proiektua elkarlanean garatzeko!
- Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
- Arte Ederren Fakultatea
- Gizarte eta Komunikazio Zientzen Fakultatea
- Farmazia Fakultatea
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Letren Fakultatea
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Informatika Fakultatea
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Psikologia Fakultatea
- Zuzenbide Fakultatea
Plazak mugatuak dira!
Izen-ematea zabalik maiatzaren 8ra arte.
¡Eman izena! https://www.ksigune.eus/eu/ksigune-konexoak-topaketa