-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
Enpresa Eguna ospatuko da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan
Noiz eta non
2024/02/13, 09:00 - 16:30
Kokapena
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/51012975/dia-empresa-ingenieros-gipuzkoa-2023_web.jpg/efa3a05d-ae0c-3bac-81f9-e57b38795858?t=1707299478345)
Deskribapena
Otsailaren 13an, asteazkena, 09:30etik 16:30era, Enpresaren Eguna ospatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Donostian. Ekitaldi honen helburua enpresak eta ikasleak harremanetan jartzea da praktikaldietarako, Gradu edo Master Amaierako Lanak burutzeko edo beraien curriculum vitaea aurkeztea.
Jardunaldia, 3. eta 4.mailako, masterretako eta ikasketak pasa den urtean amaitu zituzten ikasleentzat zuzendarik dago. Horrez gain, 1. eta 2. mailako ikasleek hitzaldietan ere parte hartu dezakete.
64 stand izango dira (100 enpresatik gora errepresentaturik egongo dira) eta enpresek aurkezpenak ere egin ahalko dituzte.
Iker Laskurain, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Kanpo Harremanetarako zuzendariordearen hitzetan, ekimen hau “ezinbestekoa da gure ikasleek enpresetan modu errazean, lehen esperientzia izan dezaten. Askok lehen praktika edo gradu-amaierako lana aurkitzen dute enpresan gero eta indar handiagoa hartu duen egun honetan. Gainera, uste dugu norberaren bizitzako lehen elkarrizketa gure etxean egin ahal izateak erraztu egiten duela une berezi eta askotan konplexua den horretan erosoago sentitzea. Bestalde, enpresek eskertzen dute horrelako aukerak izatea etorkizuneko talentuak ezagutzeko eta beren prestakuntza garaian elkarreraginean aritzeko”.
Egitaraua:
9:00-13:30 / Stand-en irekiera eta enpresen aurkezpenen hasiera.
11:00-11:30 / Kafea.
13:30-14:30 / Etenaldia eta bazkaria ikastegian bertan.
14:30-16:30 / Stand-en irekiera berria eta enpresen aurkezpenen jarraipena.
16:30 / Jardunaldiaren amaiera.