euskaraespañol

Enpresaren Eguna Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren

Noiz eta non

2022/11/23, 12:30 - 15:30

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
Avenida Otaola. -20600- Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Azaroaren 23an, asteazkena, 12:30etik 15:30era, lehen aldiz Enpresaren Eguna ospatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren. Ekitaldi honen helburua enpresak eta ikasleak harremanetan jartzea da.

Enpresa bakoitzak 10 minutu izango ditu bere burua aurkeztu eta bilatzen duten profila azaltzeko. Ekitaldiaren helburua da enpresek Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 3. eta 4. mailako ikasle eta titulatuen aurrean beren burua ezagutarazteko aukera izatea. Horrela, zuzeneko harremanaren bidez, in situ elkarrizketa txikien bidez, enpresan praktikak eskaini ahal izango dira, gradu-amaierako lanak garatzeko proposamenak egin, edota etorkizuneko balizko lan-kontratuak lotu ere. Ikasleek aukera izango dute inguruko enpresen eskaintza osotasunean ikusteko eta, gainera, enpresekin eskolan bertan zuzenean harremanetan jartzeko aukera paregabea izango dute aurrez aurreko elkarrizketen bidez.

Parte hartu duten enpresen artean daude: Masermic, Xunzel, Roseo Eólica, Goiener, Ekiona, Centro Stirling, Tecasol, Tekniker, Debegesa, Iberalia, Ingeteam eta Greenkw.