euskaraespañol

Diploma banaketa Bilboko Ingeniaritza Eskolan, ikasgela Teknologikoko ikasleen 19. promozioari

Hamabi ikaslek ikasgelak eskaintzen dituen arlo teknologikoetan egindako ikerketa proiektuak aintzatetsi dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/10/09

Irudia
Teknologia Ikasgelako diplomak banatzeko ekitaldiaren une bat

Bilboko Ingeniaritza Eskolak gaur, ostirala, urriaren 9an, egin du UPV/EHU-TECNALIA teknologia ikasgelako 2019/2020 promozioko ikasleei diplomak emateko ekitaldia. Guztira, hamabi ikaslek jaso dute beren ikerketa proiektuarekiko aintzatespena, adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta konfiantza, energia berriztagarriak/jasangarriak, eraginkortasun energetikoa eta sorkuntza banatua, sare adimendunak, fabrikazio aditiboa, produkzio malgu eta adimenduneko makinak eta sistemak, material berriak eta fabrikazio eta gidaritza automatizatuko prozesuak bezalako arloetan.

Jose Luis Martin UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreorde eta Tecnaliako patroiak ekitaldian nabarmendu zuenez, "Oso urte konplexua izan den arren, emaitzak esperotakoak izan dira". Martinek "zorionak" eman zizkien ikasle guztiei, "Egoera konplexu batean egindako ahaleginagatik eta 12 proiektuen kalitate handiagatik, adibide bat izan baitira pandemia nola aukera bihurtu enpresen industrializaziorako funtsezko esparruetan".

2020/21 programaren aurkezpena

Diplomak banatzeko ekitaldian, 2020/2021 promoziorako programa aurkeztu da. Promozio hori oso berezia izango da, 20 promozioa ekarriko baitu. Promozio horri aukera emango zaio master amaierako 18 proiektuetako batean parte hartzeko, bai eta Gela Teknologikoko bi JRLen (Joint Research Labs) jardueretan parte hartzeko ere: adimen artifiziala eta energia berriztagarriak Offshore. JRL horiek 80 ikertzaile inguru biltzen dituzte, urtean 65 argitalpen indexatu sortzen dituzte, urtean 6 tesi aurkezten dituzte eta 25 doktoregai baino gehiago dituzte, Ikasgela Teknologikoaren ekoizpen zientifikoaren % 75 baino gehiago emanez.

UPV/EHUk eta TECNALIAk lankidetzarako esparru hitzarmen bat dute, elkarrekin sustatzeko prestakuntzaren, ikerkuntzaren, transferentziaren, berrikuntzaren eta jakintzaren dibulgazioaren arloko jarduerak, EUSKAMPUS jakintza poloak izeneko lankidetza espazioen bidez, gizartearen erronka handien inguruan eta Espezializazio adimendunaren Euskal Estrategiarekin lerrokatuta. Ikasgela teknologikoak funtsezko tresna dira lankidetza hori garatzeko.