euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa: Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak

Noiz eta non

Noiztik: 2023/10/02 Noiz arte: 2023/10/30

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
Argazkia: Rocío Martínez. UPV/EHU

Deskribapena

Euskadiko Mugarik Gabeko Ekonomialariek ‘Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak’ erakusketa aurkeztu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusean, Donostian. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoaren esparruan antolatu da eta urriaren 2tik 30era egongo da zabalik, Donostiako Ignacio Mª Barriola Zentroan. Sarrera irekia da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00tik 20:30etara.

"Mugarik Gabeko Ekonomialarien Euskadiko boluntarioen taldetik, 2020an hasi ginen ekonomiari ikuspegi kritiko batetik ekarpena egin zioten emakumeak lantzen, eta proiektua sortu zen, Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak deitzen duguna. Proiektu honetan, irakurtzen ari ginen liburuen fitxak egitea erabaki zen, egile horien ekarpenetara erraz eta azkar hurbildu nahi zuten gainerakoekin eta publiko orokorrarekin partekatu ahal izateko. Horrela, alde batetik, haien lana ikusaraziko zen, eta, bestetik, egile horiek edo beste batzuk ezagutzeko eta irakurtzeko motibazioa emango zen. Taldeko kideek zientzia ekonomikoan emakume erreferenterik ez dagoela ere badakite, eta falta hori ez dator bat dauden ikertzaile eta ekonomialarien kopuruarekin, baina esan genezake lotura duela akademian dauden "kristalezko sabai" deiturikoekin. Erakusketa honen bidez, hainbat diziplina, leku eta denboratatik eredu ekonomikoa ikuspegi kritiko eta proposamenetik birplanteatzen lagundu diguten emakume akademikoak ikusarazi nahi ditugu ", azaldu dute Mugarik Gabeko Euskadi Ekonomialariek.