euskaraespañol

Erakusketa: «Emakumea teknologian» Bilboko Ingeniaritza Eskolara iritsi da

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/01/30 Noiz arte: 2024/03/08

Kokapena

Bilboko Ingeniaritza Eskola II - I
Rafael Moreno Pitxitxi 3. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Urtarrilaren 30ean, asteartean, Bilboko Ingeniaritza Eskolako atarian, goizeko 12.00etan, "Emakumea teknologian" izeneko inaugurazio-ekitaldia egingo da, erakusketak UPV/EHUko irakaskuntzari lotuta dauden zientzia eta teknologian erreferente diren euskal emakumeen ilustrazioen bilduma aurkezten du. Erakusketak 33 panel ditu, eta martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai, ordutegia: 9: 00etatik 20:30etara.

Aurkezpenean, parte hartuko dute:

- Charles Pinto, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria.

- Xabier Zubiaur, Itelazpiko zuzendaria.

Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten duten eta zientzia eta teknologiaren arloan, bakoitza bere jarduera-eremuan aitzindari izateagatik, erreferente diren emakumeen ilustrazioak biltzen ditu erakusketak. UPV/EHUren eta Itelazpi enpresaren (telekomunikazio-azpiegituren sozietate publikoa) ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Metro Bilbaoren laguntza du.

Ekimenean parte hartu dute, halaber, "Teleka" taldeak eta TelecoRenta, telekomunikazio-ikasketak sustatzeko proiektuak.

Itelazpiko Berdintasun Egutegia, erakusketen jatorria.

David Fernández ilustratzaileak egindako erakusketako irudiak dira telekomunikazio-enpresak urte honetarako prestatu duen egutegiaren protagonista. Egutegi hori da, hain zuzen ere, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-planaren barruan egiten duen ekimenetako bat, eta emakumeek zientzian duten zereginari buruz gizartea gehiago sentsibilizatzeko helburua duena.

Itelazpi eta Bilboko Ingeniaritza Eskolaren arteko aliantza

Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Itelazpik 15 urte baino gehiago daramatzate lankidetzan, eta horri esker antolatu ahal izan da erakusketa hau, eta, besteak beste, UPV/EHUko ikastegi honetako ikasleek praktikak egin ahal dituzte euskal telekomunikazio publikoko sarean, emisio-zentroetara bisita gidatuak egin ahal izango dituzte, Gradu Amaierako Lanak/Master sarietan parte hartu ahal izaten dute, eta telekomunikazioen sektorean ikerketa- eta prospekzio-azterlan bateratuak egin ahal izango dituzte. Baita ere, bi erakundeek hauetako helburuekin konprometituta daude: Garapen Iraunkorreko Helburuetako baten aldeko ekimenak bideratzea, eta Genero Berdintasunaren aldeko ekimenak, hain zuzen ere.