euskaraespañol

Erakusketa: Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian

Noiz eta non

Noiztik: 2023/04/26 Noiz arte: 2023/05/05

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
Mertxe Renobalesen ilustrazioa | Argazkia: David Fernández

Deskribapena

‘Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian' erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroan (Elhuyar plaza, 1. Donostia). Apirilaren 26tik maiatzaren 5era arte egongo da zabalik.

Sarrera librea da.

Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten duten eta zientzia eta teknologiaren arloan, bakoitza bere jarduera-eremuan aitzindari izateagatik, erreferente diren emakumeen ilustrazioak biltzen ditu erakusketak. UPV/EHUren eta Itelazpi enpresaren (telekomunikazio-azpiegituren sozietate publikoa) ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Metro Bilbaoren laguntza du.

David Fernández ilustratzaileak egindako erakusketako irudiak dira telekomunikazio-enpresak urte honetarako prestatu duen egutegiaren protagonista. Egutegi hori da, hain zuzen ere, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-planaren barruan egiten duen ekimenetako bat, eta emakumeek zientzian duten zereginari buruz gizartea gehiago sentsibilizatzeko helburua duena.

Itelazpiren webgunean deskarga daiteke egutegia.

Zentroa 08:00etan ireki eta 20:30etan itxiko da, astelehenetik ostiralera