euskaraespañol

Erakusketa: Koloreskopioa

Noiz eta non

Noiztik: 2024/02/06 Noiz arte: 2024/02/29

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
Argazkia: Nerea Urrestarazu-Koloreskopio

Deskribapena

Nerea Urrestarazu ilustratzaileak, Arte Ederretan lizentziatu eta Koloreka-ren sortzaileak, ‘Koloreskopioa’ erakusketa aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean. Erakusketa edizio mugatuko akuarelazko paperezko 10 piezaz osatuta dago EHUkultura Gipuzkoaren esparruan, eta otsailaren 6tik 29ra egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Sarrera librea da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8: 00etatik 20:30era.

“Koloreskopioa, behaketarako aukera bat da-dio Nerea Urrestarazuk. Kolorekaren 10. urteaurrena ospatzeko, udan martxan jarri zen proiektu artistiko honetan, hiritarrei behatzeko gonbitea luzatzea genien.  Interesa adierazten zuen edonork, begiak zabaldu eta inguruan atentzioa ematen zion horri argazki bat egin eta guri bidaltzea eskatu genien. Irudi horien arteko 10 hautatu ditugu eta gure begiradarekin irudi bana sortu. Hau da erakusketaren muina; gure jarraitzaleen begirada gure filtroetatik pasata atera dena. Bildumak gure lanaren ezaugarriak izango ditu noski. Personak eguneroko egoeratan non hutsak garrantzi haundia duen eta kolore eta saturazio kopurua oso neurtua dagoen. Donostia inguruko momentu lasaien edertasunaren adierazgarriak. Akuarela paperean imprimitutako eta serie mugatuan editatutako bilduma marko eta guzti. Ikusleak aretotik atera eta behatzaile izaten jarrai dezaten, paperezko prismatiko batzuk edukiko dituzte eskuragarri kutxa batean”.