euskaraespañol

Eskoletako Urmaelen Sarearen V. elkarretaratzea

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/17, 09:30

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Micaela Portilla Ikerguneak Eskoletako Urmaelen Sarearen V.  elkarretaratzea hartuko du, ikastetxeen arteko sare lana sustatzeaz gain, prestakuntza eskaini eta esperientziak partekatzea helburu.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek osatzen dute eskola hezeguneen sarea, putzua edo urmaela dute, erabilera didaktikoa ematen dietelarik. Sarea haziz joan da urtetik urtera, eta dagoeneko 40 ikastetxek baino gehiagok dituzte horrelako guneak. Zalantzarik gabe, aukera bikaina dira une honetan hezkuntza intereseko arlo askori heltzeko, hala nola gaitasun zientifikoari, STEAM proiektuei, biodibertsitatearen galerari eta urmaela bera eredu gisa erabiliz lan daitezkeen beste hainbat kontzepturi.

Elkarretaratzean Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Saileko irakasleak izango dira, bai eta Berritzegune Nagusiko, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Neikerreko adituak ere.