UPV/EHUko hamalau ikaslek CERNeko mintegi batean parte hartuko dute

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/13

Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako campuseko hamalau ikaslek aukera izango dute aurrez aurre ezagutzeko Ikerkuntza zientifikoaren arloan, munduan neurri handiena eta ospe onena duen zentroetako bateko (CERN) ikertzaileek garatu dituzten azken teknologiak.

Esperientzia hau bigarren urtez jarraian egingo dute, azaroaren 16tik 23ra, ikerkuntzak pertsonen bizitzetan daukan funtsezko inpaktua egiaztatzeko helburua duen proiektu baten barruan. Gizartearen eta komunitate zientifikoaren arteko sinergiak sustatzen dituen CERNen IdeaSquare instalazioak antolatu du Desing The Future @Basque Country University Araba Campus izeneko programa.

Mintegiaren helburuak dira ikasleek ikastea, bertako pertsonekin zuzenean elkarreraginez, CERN zer den eta han zer egiten duten, suposizioak hautsiz disruptiboki pentsatzen eta gizartearekin eta teknologiarekin lotutako alderdiak uztartzen dituzten etorkizuneko egoerak eraikitzen.

Astebetez, ikasleek teknologia etorkizuneko prototipoetan aplikatzeko proiektu bat gauzatuko dute, NBEren Garapen Jasangarriko Helburuekin bat (pobreziaren, osasunaren, hezkuntzaren, klima aldaketaren eta saneamenduaren arlokoak, besteak beste).

BIC Arabak, Arabako enpresa eta berrikuntza guneak, hautatu ditu ikasle parte hartzaileak UPV/EHUko eta Ineustar-ko (Zientzia-industriaren Espainiako Elkartea) arduradunekin batera.

Hautatutako unibertsitate ikasleak doktoregoa edo graduko edo masterreko azken ikasturtea egiten ari dira, eta ingeleseko B2 maila dute. Esperientzia hau Israelgo eta Finlandiako ikasle talde banarekin partekatuko dute.

Inizia Araba Campus programa UPV/EHUk sustatzen du, BIC Arabarekin lankidetzan, Arabako unibertsitate arloan ekintzailetza bultzatzeko eta babesteko.