Euskobarometroa, Euskal iritzi publikoari buruzko aldizkako azterketa, aurkeztu da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/20

Francisco José Llera Euskobarometroko zuzendariak eta Noemí Peñak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendariak, "Euskobarometro 2018ko udazkena" txostena aurkeztu dute.

Laburbilduz, esanguratsuena honela sintetizatu daiteke: Euskal Herriko egoera eta Espainiakoaren artean dagoen kontrastea, bai arlo ekonomikoari dagokionez, bai politikoari dagokionez.

Gainontzean, ez da ikusten aldaketa nabaririk iritzi publikoaren oinarrizko jarreretan; hala, moderazioa, pragmatismoa, dualtasun identitarioa, aniztasuna, asebetetze autonomikoa eta erreformismoa, nazionalista eta ez nazionalisten artean dauden iritzi ezberdinak egon badauden arren. Bestalde, independentziaren aldeko nahia gutxiengoa da.

Informazio guztia, hementxe.

Hauteskundeetako estimazioa

Datorren larunbatean, hilak 22, Euskobarometroko taldeak legebiltzarreko hauteskundeetarako estimazioak publikatuko ditu, eta hementxe kontsultatu ahal izango dira:

https://www.ehu.eus/eu/web/euskobarometro/home