Erakusketa: 'Mundu hobeago baterako matematika'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/03/01
  • Noiz arte: 2021/04/30

Deskribapena

Martxoa: Metro Bilbao, Moyuako geltokia.

Apirila: Metro Bilbao, Portugaleteko geltokia.

 

2019an UNESCOk martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Pi Egun (3/14) ezagunarekin loturik. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa/Basque Center for Applied Mathematics (BCAM, Metro Bilbao eta Bilboko Udala) elkarlanean ari dira 'Martxoa, matematikaren hilabetea' proiektuan eta jarduera ugari antolatu dituzte Matematikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Besteak beste, bi erakusketa ibiltari jarriko dira Metro Bilbaoko lau geltokitan: 'Mundu hobeago baterako matematika' eta 'Geometria Naturala'.

'Mundu hobeago baterako matematika':

Hamar panelek osatzen dute, matematikak gure inguruan dituen gaur egungo aplikazioei buruzkoak, hainbat arlotan, hala nola industrian, ingeniaritzan, teknologian, osasunean, ekonomian eta kirolean. Moyuako geltokian dago eta Portugaletera eramango dute apirilean.

Honen harira