euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa

Erakusketa: Narrazioa 4 argazkietan

Noiz eta non

Noiztik: 2020/07/15 Noiz arte: 2020/10/02

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
Argazkia: Gari Garaialde

Deskribapena

‘Narrazioa 4 argazkietan’ izeneko erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Hau ehukultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, aipatutako zentroan, urriak 2ra bitartean. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

Erakusketa hau 2019ko argazkigintza tailerrean egindako ariketa baten emaitza da. Gari Garaialdek emandako tailerrean, argazkia helburua izan ordez, argazkia beste xede batetara iristeko tresna bezala erabiltzen ikasi zuten. Asmoa ez da izan argazki perfektuak lortzea, kontatu nahi den hori modu egoki batean kontatzen lagunduko duten irudiak ekoiztea baizik; argazki bidezko narrazioan murgiltzea alegia.

Parte-hartzaile bakoitzak gai bati heldu behar izan dio. Kontatu nahi zuten zerbait topatu eta hori, argazki bidez nola kontatu zezaketen landu. Bi ariketa izan zituzten: Lehena, kontakizun hori 12-15 argazkiko sekuentzia lineal baten bidez kontatzea, diapositiba pase batean bezala. Bigarrena, erakusketan ikusgai dagoena, kontakizun bera 4 argazkiz osatutako konposizio simetriko batean kontatzea.

Gari Garaialde fotokazetaria da. 2015. urtetik aurrera Getty Images eta Agence France Pressekin kolaboratzen duen kazetari honen lanak egunkari ezberdinetan argitaratu dira: Garan, Berrian, La Gacetan, El Pais-en, Der Spiegel-en, The Guardian-en eta The Washington Post-en, besteak beste.  BOSTOK PHOTO argazki kooperatibaren sortzaileetako bat, 2019.urtean Argia Saria jaso du migrazioaren errealitatea ikusarazteko argitaraturiko lanengatik.