Erakusketa: Paisaia eskuetan

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/02/02
  • Noiz arte: 2021/03/31

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

‘Paisaia eskuetan’ izeneko erakusketa ikusgai dago UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Hau EHUkultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, aipatutako zentroan, otsailak 2tik maiatzak 31ra bitartean. Ordutegia goizeko 8.00etatik arratsaldeko 20:30ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

Erakusketaren egileek diote: “Begiratu eta ikusi ez; ikusi eta ohartu ez. Gizarteak gure begirada hezten du: zeri erreparatu, zer aintzat hartu. Eta hemen bidaia berri bat hasi nahi da, taldean, elkar elikatuz, elkarri ikusten lagunduz. Natura da gurean helburu; naturari begiratuz, isilean, ezkutuan edo bere txikian ikusezinak egin zaizkigun harri bitxi horiek argitara ekarriz, isiltasun hori ozenagoa eginez. Ikusezina, ikusgarri: isiltasuna, garrasi. Eta horretarako, gunea ukitu baina gorde, eraldatu baina mantendu, nabarmen baina apal. Interbentzioa lagun, isiltasuna ozenago egin, eraldaketan naturan eraikuntzak gehitu: dorrea, totema, zubia, lorategia, etxea… Azken finean, hezkuntza proposamen bat da UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan ikusgai duzun “Paisaia eskuetan”. Bertan ezagutu, dastatu eta bizi ahal izango dituzu, mundu isil hauetan bidaide izan diren José Javier Cruz Arrillaga (eskultorea eta UPV/EHUko irakaslea) eta Mikel Elorza Aguirre (artista plastikoa eta Santo Tomas Lizeoko irakaslea) egileen formatu handiko marrazki eta argazkiak. Sssss!!”.