‘Prólogo’ erakusketa Araba aretoan

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/10/24
  • Noiz arte: 2019/11/15

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Vital fundazioaren erakusketa zentroko Araba aretoan (Posta k. 13 eta 15. 01005 Gasteiz) azaroaren 15era arte egongo da ikusgai ‘Prologo’ [Hitzaurrea] erakusketa, UPV/EHUren Arte Ederren Fakultateko Pintura masterra egiten ari diren hemeretzi ikasleren lana batzen duena.

Erakusten diren lanak –bana ikasle bakoitzeko– askotarikoak dira oso, gehienak artegileek masterrari ekin aurretik egindakoak. Horietako asko mihise gainean egin dira pintura akrilikoaz eta olioaz, nahiz beste pintura prozedura batzuk ere agertu.

Hona erakusketa bisitatzeko ordutegia:

- 18:00-20:30, astelehenetik larunbatera.

- 12:00–14:00 eta 18:00-20:30, igande eta jaiegunetan.