-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
UPV/EHUko bi ikaslek Farmaziako 22. Biltzar Nazionalean parte hartu dute
Iñigo Barreirok eta Zuriñe Erañak Gradu Amaierako Lanak aurkeztu dituzte Sevillan egindako topaketan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/10/18
![Iñigo Barreiro eta Zuriñe Eraña, Sevillan egindako 22. Biltzar Nazional Farmazeutikoan](https://www.ehu.eus/documents/10136/39782046/congreso-farmaceutico_web.jpg/0496e3bc-0030-472e-dfa2-346b4a083667?t=1666092933376)
Farmazia Elkargoen Kontseilu Nagusiak urtero antolatzen duen Biltzar Nazional Farmazeutikoan parte hartu dute Iñigo Barreiro eta Zuriñe Eraña Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko 2021-22 promozioko graduatuek. Euren Gradu Amaierako Lanen emaitzak aurkeztu dituzte Sevillan egindako 22. Biltzarrean Barreirok eta Erañak. Aurtengo hitzordua ‘Somos farmacéuticos: Asistenciales, sociales y digitales’ lelopean ospatu da. Aurten, gainera, Nazioarteko Farmazia Federazioaren 80. Nazioarteko Kongresuarekin batera egin da biltzarra, hau da, industria farmazeutikoa eta farmazia-zientziak ordezkatzen dituen mundu-mailako erakundearen kongresuarekin batera.
Farmazia Fakultateko aipatu bi ikasleen partaidetza UPV/EHUko Novaltia ikasgelak babestu du.
Biltzarrean 5.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu dira eta 11 mahai-inguru edo eztabaida, berrikuntzako lau saio eta 25 saio tekniko izan dira. Horrenbestez, partaideek gaurkotasun profesional handieneko gaiak errepasatu dituzte, besteak beste, asistentzia-mailen arteko jarraitutasun-eredu berriak, etxeko arreta farmazeutikoa, pazientearen segurtasuna ingurune digitalean, irteera profesionalak, Lanbide Farmazeutikoko, Berrikuntzako Sozialeko eta Farmaziako Mahaiaren ekarpenak, COVID-19arekin lotutako alderdi kliniko eta terapeutikoen gaurkotasuna edo Osasun Sistema Nazionaleko Zerbitzu Profesional Farmazeutiko Asistentzialen Zorroa.
UPV/EHUko bi ikasleek uste dute esperientzia oso aberasgarria izan dela eta ez dute zalantzarik Farmaziako Graduko ikasleak kongresuaren hurrengo edizioetan parte hartzera animatzeko. «Aukera bikaina da aurkeztutako lanei buruz adituekin eztabaidatzeko eta, bide batez, hartu beharreko bide profesionalaren inguruan aholkua eta laguntza eman diezazuketen farmaziako hainbat alorretako profesionalak ezagutzeko», nabarmendu dute Barreirok eta Erañak.