UPV/EHUko etorkizuneko ikasleak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/28

Unibertsitate aurreko ikasleek bisita eginten diote egunotan UPV/EHUri. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Unibertsitate aurreko 6.000 ikasle inguruk bisita egingo diote egunotan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari, azken honek ateak irekiko baitizkie etorkizuneko ikasleei, bertatik bertara unibertsitatearen irakaskuntza, azpiegitura eta proiekzio profesionalaren ezaugarriei buruz informatzeko. Jardunaldi hauen azken helburua da ikasle horiek unibertsitate ikastegietara hurbiltzea, matrikulatu nahi duen titulazioa hautatzen lagun liezaiekeen informazioa emanik. Unibertsitateko ikastegiek informazio saioak antolatu dituzte, bertako irakasleek irakasten diren graduei buruzko informazioa eman eta instalazioei bisita gidatua egiteko. Oraingo honetan, ikasleak 314 ikastetxetatik etorriko dira, 250 Autonomia Erkidegokoak eta 64 beste erkidegoetakoak izanik.