euskaraespañol

Gabriel Gonzálezek irabazi du Geologiako Olinpiada

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/22

2018ko otsailaren 16an Euskal Herriko X. Geologiako olinpiadak egin ziren UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Parte hartzaileek hiru froga egin zituzten. Hasteko froga praktikoan mineralak, fosilak, arrokak eta egitura geologikoak bereiztu zituzten. Ondoren, Batxilergoko Geologiako edukietatik abiatuta test moduko azterketa bat egin zuten. Bukatzeko, telebistan agertzen diren tankerako kanporaketa bat jokatu zuten.

Frogak bukatu ondoren lehendabiziko hiru tokietan sailkatutakoak ondorengoak dira: 1. Gabriel González (Urdaneta ikastetxea), 2. Miguel San Cristobal (Urdaneta ikastetxea) eta 3. Yumia Higa (IES Gernika). Banatutako sari guztien artean aipatu behar da lehendabiziko biek Martxoan Segovian jokatuko den Espainia mailako Geologia-olinpiadetan parte hartzeko aukera irabazi dutela.