euskaraespañol

Gazteok gure nagusiak zaindu behar ditugu

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/09

“Honaino heldu bagara norbaitek txikitatik zaindu gaituelako izan da. Eta zorretan gaude nagusi horiekin: etorkizunean geuk zaindu behar ditugu zaharrak direnean”. Hori izan da Ritxar Bacetek, antropologo famatuak, eman dien aholkua AGEnda Nagusiko World Kafean parte hartu duten gazteei. Nagusien zaintza eta horretan gazteek daukaten ardura izan da hizpide Bilboko Hezkuntza Fakultatean egin den hausnarketa kolektibo horretan. Helduen eta ikasleen arteko solasaldi hauetatik aterako diren emaitzak onuragarriak izango dira Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Gaietako Sailak idatziko duen Zaintzaile Ez-profesionalen Euskal Estrategian.