euskaraespañol

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/09

Irudia
Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak 2022-2023ko ikasturteko 143 tituludunen graduazio ekitaldia ospatu zuen; baita Material Berriztagarrien Ingeniaritzako Masterraren eta Sare Elektriko eta Adimendunen eta Sorkuntza Banatuaren Kontroleko Unibertsitate Masterraren 18 ikasleena ere. Ekitaldia Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, egin zen. Ekitaldiaren buru izan ziren Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea eta J. Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria. Era berean ekitaldian, espedienterik onena lortu duten 2022-2023 promozioko graduko titulazioetako ikasleak bereizi ziren, eta Mikel Bergés Eskolako ikasle ohi eta KREANeko proiektuen arduradunak hartu zuen parte. Landarbaso abesbatzak ekitaldiari amaiera eman zion.