euskaraespañol

GIZA ZIENTZIAK ELKARRI 2024 elkarretaratze-jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/05/23 Noiz arte: 2024/05/24

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Micaela Portilla Ikerguneak, GIZA ZIENTZIAK ELKARRI 2024 elkarretaratzea hartuko du, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarteak, Prozesuak, Kulturak (VIII. mendetik XVIII. mendera) ikertaldeak antolatuta. Elkarretaratzea goizeko bi saio ditu, irekiak eta streaming bidez emanak. Horrez gain, arratsalde batez, humanitateetako ikerketei aplika dakizkiekeen teknologiei buruzko lau lantaldetan elkarlanean ekoiztea izango da helburu.

Jardunaldiak hirurogei pertsona baino gehiagoren interesa piztu du, historian, filologian, literaturan, arkeologian, artean eta didaktikan, bai eta diseinua eta informatikan ere, lan egin eta ikertzen dutenena. UPV/EHUko antolatzaile, irakasle eta ikertzaileez gain, Salamancako Unibertsitateko, CSICeko, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko parte-hartzaileak eta Irundik, Zaragozatik, Murtziatik, Bilbotik eta Donostiatik etorritako beste pertsona batzuk espero dira.

Programa xehatua, kartela eta irudietarako sarbidea hemen:

https://humanidadesencomun.eu/jornadahec2024/

Goizeko saioak streaming bidez ikusi ahal izateko:

https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba30f82b2b0f3f8b4568