-
UPV/EHUko 44 Unibertsitate-Enpresa-Gizarte Gelek prestakuntza espezializatua eta ezagutzaren transferentzia errazten dute
-
Su motelean egindako 40 lan berri eramango ditu UPV/EHUk Durangoko Azokara
-
José A. Fernándezek, Olatz Fresnedok eta Lucía Martín Saizek egindako ikerketa batek Fundación Renal fundazioaren 2023ko saria jaso du
-
'Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea' ekimenak eta 'Yekar' master amaierako lanak Manuel Laborde 2023 sariak lortu dituzte
-
Ikasteko lau moduak eta nola erabili gelan
Gipuzkoako Esperientzia Gelen graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2023/06/02, 11:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, ekainaren 2an, 11.00ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, Donostian, aintzatespen diplomak eta bekak emango zaizkie UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2019-2023) XXI promozioko 45 ikasleei.
Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua 55 urtetik gorakoentzako, 4 urteko titulua da eta ez du aldez aurreko ikasketarik behar. Bertan, jakintza-arlo desberdinetako irakasgaiak ematen dira, hala nola, artea, historia, hizkuntza, osasuna, filosofia eta abar. Gainera, aurten ‘Yo de mayor quiero ser…’ Udako Ikastaroa ere antolatu da, biztanle-talde horri zuzendua eta publiko guztiari irekia.
UPV/EHUko Gipuzkoako Campusako errektoreorde Agustin Erkizia eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Amaia Irazusta ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Josu Chueca Historia Garaikidean Doktoreak ‘Linguae Vasconum Primitia El euskera en tierras de Mosen Dechepare’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Xabier Euskitze bertsolariak zein Jone Santamaría Azpiri eta Enrike Kortabitarte Lardizabal 4. mailako ikasleak ekitaldian parte hartuko dute ere.
*Ekitaldiari amaiera emango dio aipatutako zentroaren sarreran 12:15ak aldera egingo den taldeko argazkiak.
EGITARAUA
- CUM JUBILO abesbatza
- Ekitaldiaren hasera: Esperientziaren Ikasgeletako zuzendaria
- Hitzaldia: ‘Linguae Vasconum Primitia El euskera en tierras de Mosen Dechepare’
- 4. mailako ikasleen parte-hartzea
- Xabier Euskitzeren parte-hartzea
- XXI. promozioko ikasleei diplomen banaketa
- Ekitaldiaren amaiera: UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- CUM JUBILO abesbatza