euskaraespañol

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

Noiz eta non

2018/11/29, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 29, 18:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian egingo da Farmazia Fakultateko ikasleen graduazio ekitaldia.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua Ugarte UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea izango da eta lagun izango ditu Miguel Ángel Gastelurrutia Garralda Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko farmazialarien elkargoko presidentea, Carmen de Vega Castaño, Euskal Autonomi Erkidegoko elikagaien zientzia eta teknologiarako elkarteko idazkaria, Eneko Usandizaga Olazabal, Euskal Herriko dietista eta nutrizionisten elkargo ofizialeko presidentea, Daniel de Luis Rabadán, Autonomi Erkidegoko ingurumen zientzialarien elkarteko kidea eta, hauez gain, Manoli Igartua Olaetxea, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko dekanoa.

Oraingo honetan, 188 ikasle izan dira titulazio ezberdinetan graduatuko direnak: 99 Farmaziako graduan, 29 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduan, 26 Ingurumenaren Zientzietako graduan eta 34 ikasle Giza Nutrizio eta Dietetikako graduan. Promozioaren aitabitxi Juan Carlos Ruiz de Gordoa Arroniz irakaslea izango da, UPV/EHUren Biokimika eta Biologia Molekularra sailekoa, analisi klinikoetako laborategien txostenetan agertzen den zenbait zenbakizko datu nola irakurri behar dugun azalduz.