euskaraespañol

Psikologia Fakultateko ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/30

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, Psikologiako graduatuen VI. Promozioko 203 ikasleei diplomak banatu zitzaien. Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Ana Isabel Vergara Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Ekitaldian Juncal de Lucas Lanza Salto Systems-eko Giza Baliabideetako zuzendariak zein EHUalumnik parte hartu zuen ere. Ekitaldi jendetsua izan zen, graduatu eta graduatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izan baitziren. Bertan Karrera Amaierako sari bereziak banatu ziren, baita  Gradu Amaierako Lan Onenaren saria ere. Halaber, VI. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusi zen eta, ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskaini zen.