| English
-
Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzeko lau ikaslek irabazi dute Plancks 2023ko estatuko fasea
-
Sobre la 'ley mordaza'
-
Gure txokoak: Hogeita zortzi urte ez da ezer
-
III. Inklusio Planak oso emaitza onak izan ditu programa guztietan
-
Industria farmazeutikorako EAEko lehen 3D bioinprimagailua
Graduazio ekitaldia Letren Fakultatean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/11/29

Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Areto Nagusian 2021/22 ikasturtean graduatu ziren ikasleen graduazioa bi ekitalditan ospatu zen. Hain zuzen ere, lehenengo saioan Filologia (63), Ingeles Ikasketak (63) eta Euskal Ikasketak (40) titulazioetako ikasleak izan ziren protagonista. Bigarrenean aldiz, Historia (76), Artearen Historia (23), Geografia eta Lurralde Antolamendua (18) eta Itzulpengintza eta Interpretazioa (56) titulazioetan graduatu zirenak.
Manoli Igartua UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea eta Belen Bengoetxea fakultateko dekanoa izan ziren ekitaldiko buru. Bietan Iñaki Bazán Díaz izan zen aitabitxi, Filologia eta Historia Saileko irakasle agregatua eta ikastetxeko dekano ohia.
Diplomak emateaz gain, ekitaldian Letren Fakultateko langile erretiratuak omendu ziren eta ikastetxean ematen diren masterrak amaitu dituzten ikasleei tituluak eman zitzaien: Literatura Konparatuaren eta Literatur Ikasketen Unibertsitate Masterra (12), Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Unibertsitate Masterra (5), Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko Unibertsitate Masterra (12), Hizkuntzak Testuinguru Eleaniztunetan Eskuratzeko Unibertsitate Masterra (8) eta Unibertsitate Masterra Europan eta Atlantikoan. Kultura Boterea eta Gizartea Masterra (7).